Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini. Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko. Sarrera: 10 euro.
“Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tan tan; gainditze, samurtasun eta gizatasun istorio bat da. La Dramática Errante-renlanberria zainketa aringarrietan eta «buen morir» lanean oinarritzen da, eta aita eta alaba baten bidaia da, Europako ibilbide zaharrenean barrena: Donejakue Bidean. Heriotzari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzten istorioen arteko bidegurutzea, mundu hau minez utzi zuten pertsona guztiei esker ona adierazteko eta bizitzaren azken etapa honetan lagun izan dituzten guztiei besarkada emateko. Sarrera: 12 euro.
George eta Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han zeunden, zai deskuido txikienean frontera pasatzeko... baina adi-adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi... Sarrera: 10 euro.
Las niñas de Cadiz bueltan dira hiru antzezlan eta Max Sari bat eskuratu ondoren, (2020an “El viento es salvaje” lanagatik Antzezlan Berri Onenaren Max-a eskuratu zuten). Oraingoan Las bingueras de Eurípides lanarekin datoz, non samurtasuna eta basakeria leun- leun besarkatzen diren. Euripidesen Las Bacantes eurenganatu dute, arratsaldero egunerokotasun hits eta monotonotik ihes egiteko poliziak itxi nahi duen bingo klandestino batean elkartzen diren emakume taldea bihurtuta. Apoliniarra eta Dionisiakoaren arteko talka. José Troncosok (espainiako egile berrien artetik goraipatunetariko batek) iaiotasunez menderatzen duen esparrutik landua; umore lotsagabea, ironia, eta, nola ez, txirigota. Sarrerak: 12 euro.