Drogetenitturriren azken alea ospatzeko talde argazkia, bihar

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 14a

Aldizkariaren 100. alea argitaratzean ateratako argazkia, 2003an.

Abendutik aurrera, eskualdeko beste herri-komunikabideekin batera sortutako Barrena proiektu berrian murgilduko gara (albistea hemen) eta, larunbat honetan, talde argazkia aterako dugu modu batera edo bestera Drogetenitturri aldizkaria posible egin duten kolaboratzaile guztiekin.

Hogeita hamasei urteko ibilbidea eta gero, Drogetenitturri aldizkariaren azken zenbakia argitaratuko dugu azaroan. Aurrerantzean, Barrena astekarian eta barrena.eus webgunean arituko gara eskualdeko beste herri batzuekin batera. Aro honi amaiera emateko, aldizkarian kolaboratu duten lagunekin (koordinatzaile, artikulugile, argazkilari, laguntzaile, banatzaile....) elkartu, eta talde argazkia atera nahi dugu, urte hauetan proiektua eutsi eta jarraipena eman duzuenoi eskerrak emateko.

Azaroaren 15ean, 13:00etan, plazako aterpe txikian batuko gara, eta Drogetenitturri aldizkaria posible egin duten herritar guztiak daude gonbidatuta. Eskertuko genuke jakinaraztea parte hartuko duzuen 688 63 28 76 telefonora edo drogeten@gmail.com helbidera idatzita. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.