Zubiaurre eta Okinzuri arteko asfaltatze lanak martxan

Ander Gomez 2025eko abenduaren 1a

Gaur fresatze-lanak egitea aurreikusita dago, eta bihartik aurrera egingo dira asfaltatzea eta margoketa. Obrek eragina izango dute trafikoan eta hainbat autobus geltoki kenduko dira. Argazkiak: Dorleta Vidal.

Gaur, astelehena, Zubiaurre eta Okin Zuri arteko errepideko asfaltatze lanak hasi dituzte. Goizean goiz, pilaketak egon dira Kaltxangoko biribilgunean, baina egunak aurrera egin ahala arindu da trafikoa. 

Bihartik aurrera, 5,5 tonatik gorako ibilgailuen joan-etorriak debekatuta egongo dira. Horrez gain, Bizkaibusek jakinarazi du Zubiaurre, Goitondobekoa eta Goitondogoikoa (Hambre) geltokiak kenduko direla abenduaren 3tik 5era bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.