Autoetan marradurak egin dituen ustezko egilea identifikatu du Udaltzaingoak

Ander Gomez 2025eko azaroaren 14a

Artxiboko irudia. Argazkia: José Miguel Marco.

Azaro hasieran, ibilgailu desberdinetan egindako kalteen salaketak jaso ostean, 48 urteko gizon bat identifikatu eta inputatu du Ermuko Udaltzaingoak.

Udaletik jakinarazi dutenez, azaroaren 2an, zazpi ibilgailuren jabeen salaketak jarri ziren udaltzaingoan, San Antonioko aparkalekuan laga zituzten autoek objektu zorrotz batekin egindako kalteak zituztela salatuz. Egunean bertan patruila gerturatzeaz gain, udalerrian jarritako kamerak aztertu zituzten. Urriaren 31tik azaroaren 1erako gaueko irudietan pertsona bat ikusi zuten, giltz bat eskuan, ibilgailuak marratzen. Horrela, ustezko egilea identifikatu dute eta kalte delituengatik inputatu.

Marradura gehiago

Kaltetu gehiago egon daitezkeela kontuan hartuta, udaltzaingotik salaketa egiteko gomendioa zabaldu dute herritarren artean. Gaur bertan, adibidez, Sakona kalean aparkatutako kotxeak jasan dituen kalteak partekatu ditu sareetan K.S. herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.