Azaroaren 16an, hiru orduz pinturan trebatzeko aukera izan zuten ermuar gaztetxoenek, Mugartea elkarteak antolatutako "Animatu zaitez margotzera!" jardueran. Guztira, 100 umetik gora pasa ziren Merkatu Plazatik, eta teknika desberdinak esperimentatzeko aukera izan zuten: akrilikoa, akuarelak, tenperak... Artelan ederrak egin zituzten eta, bukatzean, gozoki-poltsa bana jaso zuen denek.

Elkartetik "oso pozik" agertu dira, tailer denak "ezinhobe" atera direlako eta parte-hartzea "oso handia" izan delako.