17:30etan, gabonetako kanpainari hasiera emateko ohiko txokolatada egingo du Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak. Iluntzean, 18:00ak aldera, gabon-argiak piztuko dituzte. Ermuko kaleetan zehar 300 elementutik gora jarri dira (udaletik zehaztu dutenez, guztiak LED motatakoak, kontsumoa baxua izan dadin). Apaingarriok Errege Eguna ospatu ostean itzaliko dira, urtarrilaren 7an.
Gainera, arratsalde osoan zehar umeentzako jolas desberdinak egongo dira, azaroaren 30ean ospatuko den Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguneko egitarauaren baitan. 2 eta 12 urtekoentzat zuzenduta egongo dira eta gune hauek egongo dira: aurpegia margotzeko txokoa Ermua-Mallabia institutuko ikasleekin, totebag-ak diseinatzeko espazioa, eraikuntza gunea eta "dibertxokeen" zirkuitua. Jarraian, iaz egin zituzten jardueren bilduma:
Jarduerak 17:00etatik 19:00etara egingo dira plazan; eta eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Plazara pasako dira.