Fabiolo, bost kontinenteetako aberaskumerik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis eskolak emateko kontratatua izan da. Mila gau eta bat gehiagoko giroak liluratuta, gure hamalau gogokoenak algoritmoen misterioa ezagutuko du, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen. Nazkatuta zaude «looser» izateaz? Ba al du zentzurik «winner» izan nahi izateak, edo gehienez ere «koloretako looserrak» izatea baino ez zaigu geratzen big data bateko putzuan? Zeren zain zaude beraz, basamortuan zehar zeure bidaia egiteko?
Sarrera: 10 euro.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.