Uretamendiko tunelak itxita gaur eta bihar gauean

Ander Gomez 2025eko abenduaren 3a

Bizkaiko Foru Aldundiak mantentze-lanak egingo ditu abenduaren 3ko eta 4ko gauetan, bietan ordutegi berberean: 22:00etatik 06:00etara. Tarte horretan tunelak itxita egongo dira bi noranzkoetan. AP-8ra sartzeko, Areitioko errepidea beharrean, hegoaldeko saihesbidea erabili beharko dute ermuarrek eta mallabitarrek.


Irudia: BFA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.