Institutuko ikasleak eta euskara ikasleak batu zituen Mintzodromoak

Ander Gomez 2025eko abenduaren 4a

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta "Mintzodromoa" antolatu zuten Ermua BHIk eta Berbalagunek.

38 lagun apuntatu ziren atzo eguerdian Merkatu Plazan antolatutako Mintzodromora. Batxilergoko ikasleak, irakasleak —aktiboak zein ohiak—, berbalagunak, euskaltegiko kideak... profil eta adin desberdinetako herritarrak batu ziren elkarrekin euskaraz aritzeko.

Gai desberdinak proposatu zituzten antolatzaileek: euskararen erabilera, atzoko ospakizunaren eta bestelakoen (Korrika, Euskaraldia) balioa... baina baita hizkuntzaz apartekoak, hala nola, enplegua eta etorkizun profesionala. Bospasei laguneko taldeetan elkartu ziren eta, gaia aldatzen zen bakoitzean, mahaiz ere aldatzen ziren, solaskide desberdinekin aritzeko. Ordu betez, elkartruke polita izan zuten belaunaldi eta euskara maila desberdinetako ermuarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.