Artarrairen irteera domekara atzeratu dute eguraldiagatik

Ander Gomez 2025eko abenduaren 5a

Eguraldiaren aurreikuspena ikusita, zapatu honetarako antolatutako EHZ 14 txangoa domekara atzeratu dute Artarrai Mendi Taldeko kideek.

Abenduaren 7an (domekan) egingo da asteburu honetako irteera. Bi ibilbide egongo dira aukeran. Alde batetik, maila ertainekoa: Eugi-Burguete/Auritz, 27 kilometroko ibilbidea, 1700 metroko desnibelarekin. Bestetik, maila errazekoa: Urkiaga - Adi-Eugi, 14 kilometroko ibilbidea, 800 metroko desnibelarekin. Zortzi eta sei ordutan egitea estimatu dute, hurrenenez hurren. 

Doako irteera izango da, autobusa bakarrik ordaindu beharko delarik: 10 euroan bazkideek, 12 euroan gainontzekoek. Zazpi plaza geratzen dira libre, beraz, interesa dutenek whatsapp taldera batu daitezke (hemen) eta, bertan, parte hartu nahi dutela adierazi beharko dute idatziz. Irteera 06:00etan izango da Agirre Kirolak paretik; hoteleko geltokian itxaron nahi dutenek, whatsappeko taldetik jakinarazi beharko dute aldez aurretik. Eguraldi ona egingo du, baina elurra egongo denez, polainak, eguzkitako betaurrekoak, eskularruak... eramatea gomendatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.