Azaroan zehar, hilaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, ekintza desberdinak egingo dira Mallabian; Nahikari Emakumeen Elkarteak, udalak, eskolak eta Euskal Fondoak antolatuta.
Pasa den zapatuan, ongizate emozionala lantzeko tailerraren lehen saioarekin hasi zen egitaraua, eta bigarrena biharko dago aurreikusita. Baina, aurretik (gaur arratsaldean), autodefentsa feminista tailerra egongo da. Kasu honetan, saio bakarra izango da eta Maitena Monroyk gidatuko du. Fisioterapian lizentziatua, ekintzaile feminista eta genero-indarkerian aditua da Monroy: 1986an hasi zen emakumeak autodefentsan trebatzen eta, orain, mallabitarrekin partekatuko du bere esperientzia.
Bilboko Ecuador Etxean egindako saioko irudiak. Argazkiak: E. E.
Tailerra irekia izango da, aldez aurretiko inskripziorik gabe. Interesa dutenek 16:00etarako egon beharko dute gaur, Kontzejuzarran.