Euskararen aldeko brindisa, bihar

Drogetenitturri 2025eko abenduaren 2a

Euskararen egunaren harira, Mallabiko Berbalagunek euskararen aldeko topa antolatu dute abenduaren 3an, 18:30ean, plazan.

Eguazten honetan, euskararen erabilera eta balioa nabarmentzeko helburua duen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Mallabian. Egun berezi honekin bat eginez, Mallabiko Berbalagunek "Euskararen aldeko topa" antolatu dute, herritarren parte-hartzea eta euskararen sustapena bultzatzeko. Ekitaldian, herritarrek txanpain kopa edan eta txorizo egosi pintxoa jateko aukera izango dute, Mallabiko plazan, 18:30ean. Azaldu dutenez, brindisa "ez da soilik edateko edo jateko aukera bat; euskararen sustapenaren eta komunitatearen batasunaren ospakizun berezia da, herritarren artean loturak indartzen dituena" eta mallabitar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira batzera.

Mallabiko Udalak ere hurbiltzera animatu ditu herritar guztiak, Euskararen Nazioarteko Eguna "giro parte-hartzailean eta atseginean" ospatzeko: "Jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du euskara bizitzeko, komunitatea indartzeko eta Mallabian euskararen aldeko giro berezia sortzeko".​

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.