Jostunlagun taldeko Angelines Carrillok eta Naia Unamunok irakurri zuten manifestua —Taupa Mugimenduak partekatutako "Gure Txinpartak" (osorik hemen)—, euskarak gure berotasuna behar duela adieraziz: "sua mantendu baino, indartzeko momentua da".
Gorputza berotzeko beharra ere bazegoen atzoko iluntze hotzean, horregatik, Plazan Dantzan tailerreko kideek musika jarri eta dantzan jarri zituzten herritarrak. Bukatzeko, txanpain edo mosto kopa hartuz, topa egin zuten "Euskararen eta Mallabiaren alde", eta txorizo egosi pintxoa jaten, berbetan eta kantuan eman zioten amaiera Euskararen Nazioarteko Egunari.