Euskal Birusa elkartea 1990ean, ermuarren artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz sortu zen kultur elkartea da. 2008an egin zen azkenengo bazkide kanpaina eta ordutik 270 bazkide inguru ditu elkarteak.
Zuk ere parte hartu ahal duzu. Babestu euskararen aldeko lana, izan bazkide!
Euskal Birusak urtero antolatzen dituen nekazaritza azoka eta jai egun arrakastatsua
Urtean zehar data ezberdinetan, elkarlanean, kaleak alaitzen dituen kantu kalejira eta kantuetako asko biltzen dituen liburuxka.
Ermuko inauterietako kalejira. Aintzinako ohitura gaurko erara antolatuta.
Hilabetero Ermuan eta Mallabian kaleratzen dugun aldizkaria, eta egunero elikatzen dugun webgunea. Herritar askoren gogozko erreferenteak.
Euskarazko musika, antzerkia, zinea eta abar Ermura ekartzeko urtean zehar antolatzen diren ekitaldiak.
San Juan bezperan elkarlanean antolatzen den Sua eta Akelarrea.
Euskararen egoera hobetzeko egin daitekeenaren inguruan urtero antolatzen diren hitzaldi eta mahai inguruak.
Egunean Behin app jokoan, Ermuko taldean, astero zozketak eta sariak banatzen ditugu.
Merkataritza harremanetan euskararen presentzia indartzeko egitasmoa.
Santixauetan, jai egunetan, euskararentzako leku atsegin bat zabaltzen dugu, elkartearen autofinantziaziorako beharrezkoa dugun dirua lortzeko.