Abenduak 11, osteguna


18:00
20:00

Adimen Artifiziala: Zure egunerokotasuna ahalduntzeko tresnak

Emakumeen Topalekua, Ermua | Hitzaldia

Adimen artifiziala modu erraz, erabilgarri eta ahalduntzailean erabiltzen ikasi nahi duzu?Hitzaldi praktiko honetan ChatGPT, Gemini, Mistral edo DALL·E bezalako tresnak dinamika dibertigarriekin ezagutuko dituzu. Tresna hauek eguneroko gauzetan nola lagun zaitzakeen ikasiko duzu: gutunak idatzi, bidaiak planifikatu, irudiak sortu, ideiak antolatu... eta hori guztia teknizismorik gabe! Teknologiari beldurra galdu nahi badiozu, zain izango gaituzu deskubritzeko, barre egiteko eta elkarrekin sortzeko. Leire Abaigar Elorzak gidatuta. Hizkuntza: Elebitan. Sarrera: Doan.

Adimen Artifiziala: Zure egunerokotasuna ahalduntzeko tresnak Emakumeen Topalekua

Adimen artifiziala modu erraz, erabilgarri eta ahalduntzailean erabiltzen ikasi nahi duzu?
Hitzaldi praktiko honetan ChatGPT, Gemini, Mistral edo DALL·E bezalako tresnak dinamika dibertigarriekin ezagutuko dituzu. Tresna hauek eguneroko gauzetan nola lagun zaitzakeen ikasiko duzu: gutunak idatzi, bidaiak planifikatu, irudiak sortu, ideiak antolatu... eta hori guztia teknizismorik gabe! Teknologiari beldurra galdu nahi badiozu, zain izango gaituzu deskubritzeko, barre egiteko eta elkarrekin sortzeko.

Leire Abaigar Elorzak gidatuta.

  • Hizkuntza: Elebitan.
  • Sarrera: Doan.

Abenduak 12, ostirala


20:30

Santero y los Muchachos

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Santero eta Los Muchachos taldeek nortasun paregabea sortzea lortu dute Espainiako rockaren panoramaren barruan, rock pausatuaren proposamenari esker. Kontzeptu horrek bere musikaren funtsa bereganatzen du: rocka zalapartatik eta abiaduratik urruntzen da, ahots-harmoniekin konjugatutako letra eta melodietan zentratzeko, rockaren klasikoak gogoraraziz. Hiru disko argitaratuta, 2025ean bira berria hasiko dute ‘Una noche en Les Arts’ zuzeneko diskoarekin, Valentziako Les Arts-en bizitako gau magiko hura bere baldintzarik gabe konpartitzeko. Sarrera: 12 euro.

Santero y los Muchachos Ermua Antzokia

Santero eta Los Muchachos taldeek nortasun paregabea sortzea lortu dute Espainiako rockaren panoramaren barruan, rock pausatuaren proposamenari esker. Kontzeptu horrek bere musikaren funtsa bereganatzen du: rocka zalapartatik eta abiaduratik urruntzen da, ahots-harmoniekin konjugatutako letra eta melodietan zentratzeko, rockaren klasikoak gogoraraziz. Hiru disko argitaratuta, 2025ean bira berria hasiko dute ‘Una noche en Les Arts’ zuzeneko diskoarekin, Valentziako Les Arts-en bizitako gau magiko hura bere baldintzarik gabe konpartitzeko.

Sarrera: 12 euro.


Abenduak 13, larunbata


11:34
11:34

V. Azoka Solidarioa

merkatu plaza, Ermua | Azoka

10:30etik 14:00etara17:00etatik 20:00etara

V. Azoka Solidarioa merkatu plaza

10:30etik 14:00etara
17:00etatik 20:00etara


Abenduak 17, asteazkena


18:30

Berbetan Jardunaldiak

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Hitzaldia

Berbetan Jardunaldiak Lobiano Kulturgunea

Abenduak 19, ostirala


20:30

Macho grita

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete. (Alberto San Juan) Sarrera: 12 euro.

Macho grita Ermua Antzokia

Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete. (Alberto San Juan)

Sarrera: 12 euro.


Abenduak 20, larunbata


09:00

ZapatuERO - Aisialdi Ekintza

Mallabia | Aisialdia

ZapatuERO - Aisialdi Ekintza

20:00

The 44 dealers

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

The 44 Dealers, Madrilen osatuta, taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori. Sarrera: 10 euro.

The 44 dealers Lobiano Kulturgunea

The 44 Dealers, Madrilen osatuta, taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.
Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori.

Sarrera: 10 euro.


Abenduak 26, ostirala


20:30

El bar nuestro de cada día

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

El bar nuestro de cada día umorezko monologo musikala da. Tabernak aldarrikatzen ditu, ez soilik aisialdirako leku gisa, bizitza eta gu geu gurtzeko leku gisa ere bai.Antzokia taberna bihurtuta, Antonio Romera Chipik, El Bar Nuestro de Cada Día tabernako zerbitzariak, Malandro zenaren azken borondatea bete beharko du. Malandro ohiko bezeroa zen, eta nahiago izan du tabernan jai bat ordainduta utzi beilatokiko ohiko ehorzketa bat baino. Chipik zeremonia pagano bat inprobisatzen du Malandrorentzat, zenduak eskatu bezala, bera hil izanagatik negar egin beharrean bere bizitza ospatzeko jai bat egin dezaten lagunek. Sarrera: 12 euro.

El bar nuestro de cada día Ermua Antzokia

El bar nuestro de cada día umorezko monologo musikala da. Tabernak aldarrikatzen ditu, ez soilik aisialdirako leku gisa, bizitza eta gu geu gurtzeko leku gisa ere bai.
Antzokia taberna bihurtuta, Antonio Romera Chipik, El Bar Nuestro de Cada Día tabernako zerbitzariak, Malandro zenaren azken borondatea bete beharko du. Malandro ohiko bezeroa zen, eta nahiago izan du tabernan jai bat ordainduta utzi beilatokiko ohiko ehorzketa bat baino. Chipik zeremonia pagano bat inprobisatzen du Malandrorentzat, zenduak eskatu bezala, bera hil izanagatik negar egin beharrean bere bizitza ospatzeko jai bat egin dezaten lagunek.

Sarrera: 12 euro.


Abenduak 27, larunbata


17:00

"Semaforoa" haur ikuskizuna

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena. Sarrera: 4 euro.

"Semaforoa" haur ikuskizuna Ermua Antzokia

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.
“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

Sarrera: 4 euro.


Abenduak 30, asteartea


11:00

(AZKEN EGUNA) "Cuando espabilamos"

Emakumeen Topalekua, Ermua | Erakusketa

Ermuko Emakumeen Ahalduntzerako Zentroaren historia argazkitan. Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpromisoa hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten. Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García. Sarrera: Doan.

(AZKEN EGUNA) "Cuando espabilamos" Emakumeen Topalekua

Ermuko Emakumeen Ahalduntzerako Zentroaren historia argazkitan.
Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpromisoa hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten.

  • Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García.
  • Sarrera: Doan.

17:00

ZKZ Topaketa

Ermua Antzokia, Ermua

Zeremonia-maisu dibertigarri batek eta zirkoko hainbat diziplinatan espezializatutako artista talde batek aurkeztutako gala. Aireko malabare eta akrobazia erakustaldiak, besteak beste, ibilbide ezaguna duten profesionalen kontura. Ikuskizuna umorez, jolasez, trebetasunez eta arriskuz. Sarrera: 5 euro.

ZKZ Topaketa Ermua Antzokia

Zeremonia-maisu dibertigarri batek eta zirkoko hainbat diziplinatan espezializatutako artista talde batek aurkeztutako gala. Aireko malabare eta akrobazia erakustaldiak, besteak beste, ibilbide ezaguna duten profesionalen kontura. Ikuskizuna umorez, jolasez, trebetasunez eta arriskuz.

Sarrera: 5 euro.


Urtarrilak 2, ostirala


17:00
19:00

Go!azen 12

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari! Bi saio egongo dira, bata 17:00etan, bestea 19:00etan. Sarrera: 6 euro.

Go!azen 12 Ermua Antzokia

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!

Bi saio egongo dira, bata 17:00etan, bestea 19:00etan.

  • Sarrera: 6 euro.

Urtarrilak 16, ostirala


20:30

"Aitatxo"

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Anakotz Lasarteren dokumentaletik sortutako antzezlana. Semea galdu duen aita baten ikuspegitik, doluari buruzko gogoeta antzerkiratua. Hildako semearekin, elkarrizketa. Doluaren ikuspegi ezberdin bat, aita ta semearen gogoetatik. Benetako gertaeran oinarrituta. Bi ume hil zitzaien familia baten historioa. Aitak, galduetako seme batekin dituen elkarrizketa batzuen bitartez, dolua, maitasuna eta bizitzarekin aurrera egiteko indarra erakusten digu. Doluaren bidea, onarpenaren bidea, errealitatearen bidea. Bizitza, datorren bezala onartu. Sarrera: 10 euro.

"Aitatxo" Ermua Antzokia

Anakotz Lasarteren dokumentaletik sortutako antzezlana.

Semea galdu duen aita baten ikuspegitik, doluari buruzko gogoeta antzerkiratua. Hildako semearekin, elkarrizketa. Doluaren ikuspegi ezberdin bat, aita ta semearen gogoetatik.

Benetako gertaeran oinarrituta. Bi ume hil zitzaien familia baten historioa. Aitak, galduetako seme batekin dituen elkarrizketa batzuen bitartez, dolua, maitasuna eta bizitzarekin aurrera egiteko indarra erakusten digu.

Doluaren bidea, onarpenaren bidea, errealitatearen bidea. Bizitza, datorren bezala onartu.

Sarrera: 10 euro.


Urtarrilak 17, larunbata


20:00

Haylen

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

Haylen frantziarraren proposamena blues, soul eta rock & roll eraginak uztartzen dituen denboran barrena eskaintzen digun bidaia da. 2023an lehen saria irabazi zuen Cahors- eko Blues Jaialdian. Agerlekuaren gainean edo estudioan, Haylenek artista sutsu eta egiazkoaaren eredua dugu. Bere ahots talentuak, kitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak musika garaikidearen funtsezko figura bihurtzen dute, bere publikoa unibertso batera eramateko gai: abesti bakoitza bidai bat, emanaldi bakoitza ahaztezineko esperientzia bat. Sarrera: 10 euro.

Haylen Lobiano Kulturgunea

Haylen frantziarraren proposamena blues, soul eta rock & roll eraginak uztartzen dituen denboran barrena eskaintzen digun bidaia da. 2023an lehen saria irabazi zuen Cahors- eko Blues Jaialdian. Agerlekuaren gainean edo estudioan, Haylenek artista sutsu eta egiazkoaaren eredua dugu. Bere ahots talentuak, kitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak musika garaikidearen funtsezko figura bihurtzen dute, bere publikoa unibertso batera eramateko gai: abesti bakoitza bidai bat, emanaldi bakoitza ahaztezineko esperientzia bat.

Sarrera: 10 euro.


Urtarrilak 23, ostirala


20:30

Dulcinea

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Dulcinean Paloma San Basiliok abestuko du, nola ez, eta pianoan bere bizitzan den jenio batek lagunduta: Julio Awad. Baina, batez ere eta beste ezeren gainetik, Dulcinean Palomak INTERPRETATUKO du, eta letra larriz, munduko zaldun ibiltari ospetsuenaren topiko eta ametsen kolpetik sortutako emakume ideal hori, orain bere historia beste angelu batetik kontatzen diguna, berak bakarrik ezagutzen duen horretatik, zalditeriako liburuek (oso bikainak izan arren) jaso ezin izan dutena. Eta umorez, minez, ironiaz eta zintzotasunez egiten du. Publikoarekin zamalkatzea besterik ez zaigu geratzen, eta, erraldoien errotak bereiziz, mito baten alderik pertsonalena erakustea, Kixoteren itzaletik ihesi, azkenean bera izateko eta bere bizitzaz hitz egiteko eta,bide batez, gureari errepaso on bat emateko aukera zoragarria duena. Sarrera: 15 euro.

Dulcinea Ermua Antzokia

Dulcinean Paloma San Basiliok abestuko du, nola ez, eta pianoan bere bizitzan den jenio batek lagunduta: Julio Awad. Baina, batez ere eta beste ezeren gainetik, Dulcinean Palomak INTERPRETATUKO du, eta letra larriz, munduko zaldun ibiltari ospetsuenaren topiko eta ametsen kolpetik sortutako emakume ideal hori, orain bere historia beste angelu batetik kontatzen diguna, berak bakarrik ezagutzen duen horretatik, zalditeriako liburuek (oso bikainak izan arren) jaso ezin izan dutena. Eta umorez, minez, ironiaz eta zintzotasunez egiten du. Publikoarekin zamalkatzea besterik ez zaigu geratzen, eta, erraldoien errotak bereiziz, mito baten alderik pertsonalena erakustea, Kixoteren itzaletik ihesi, azkenean bera izateko eta bere bizitzaz hitz egiteko eta,bide batez, gureari errepaso on bat emateko aukera zoragarria duena.

Sarrera: 15 euro.


Urtarrilak 30, ostirala


20:30

El lenguaje de las flores

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Itxaropenen gaitik abiatuta, Lorcaren “Doña Rosita la soltera” antzezlana oinarri, aro digitaleko maitasunari buruzko gogoeta egiten du lanak. Komediaren eta samurtasunaren artean, “Loreen hizkuntza” lanak pantailen erdian argia nola bilatzen dugun aztertzen du, mundu hiperkonektatu batean loturak nola loratzen eta zimeltzen diren. Desioari, bakardadeari eta lotzeko modu berriei buruzko begirada poetiko eta garaikidea da. Maitasuna Tinderren garaian. Sarrera: 10 euro.

El lenguaje de las flores Ermua Antzokia

Itxaropenen gaitik abiatuta, Lorcaren “Doña Rosita la soltera” antzezlana oinarri, aro digitaleko maitasunari buruzko gogoeta egiten du lanak.

Komediaren eta samurtasunaren artean, “Loreen hizkuntza” lanak pantailen erdian argia nola bilatzen dugun aztertzen du, mundu hiperkonektatu batean loturak nola loratzen eta zimeltzen diren. Desioari, bakardadeari eta lotzeko modu berriei buruzko begirada poetiko eta garaikidea da. Maitasuna Tinderren garaian.

Sarrera: 10 euro.


Otsailak 6, ostirala


20:30

Puño Dragón

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Puño Dragón rock alternatiboko talde asturiarra da, 2021ean sortu zena eta geratzeko iritsidena. Originalak, benetakoak eta kementsuak, Puño Dragón taldeak nortasun propioa duen proposamen musikala aurkezten du. Bere iruditeria musikal berezia rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten sonoritateak gehitzen ditu. “Juegos Violentos” lehenengo albuma bere bereizgarri den soinu indartsuaren beste adibide bat da, erritmo gogorrez betetako atmosfera bizia sortuz, letra oso zainduekin, askotan gai sakon eta emozionalak jorratzen dituztenak, ez ironia apur bat gabe. Sarrera: 12 euro.

Puño Dragón Ermua Antzokia

Puño Dragón rock alternatiboko talde asturiarra da, 2021ean sortu zena eta geratzeko iritsidena. Originalak, benetakoak eta kementsuak, Puño Dragón taldeak nortasun propioa duen proposamen musikala aurkezten du. Bere iruditeria musikal berezia rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten sonoritateak gehitzen ditu.

“Juegos Violentos” lehenengo albuma bere bereizgarri den soinu indartsuaren beste adibide bat da, erritmo gogorrez betetako atmosfera bizia sortuz, letra oso zainduekin, askotan gai sakon eta emozionalak jorratzen dituztenak, ez ironia apur bat gabe.

Sarrera: 12 euro.


Otsailak 7, larunbata


17:00

Amama

Ermua Antzokia, Ermua | Dantza

Haurrentzako eta helduentzako ikuskizuna. Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Sarrera: 6 euro.

Amama Ermua Antzokia

Haurrentzako eta helduentzako ikuskizuna.

Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Sarrera: 6 euro.


Otsailak 20, ostirala


20:30

Fabiolo Connection

Ermua Antzokia, Ermua | Umorea

Fabiolo, bost kontinenteetako aberaskumerik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis eskolak emateko kontratatua izan da. Mila gau eta bat gehiagoko giroak liluratuta, gure hamalau gogokoenak algoritmoen misterioa ezagutuko du, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen. Nazkatuta zaude «looser» izateaz? Ba al du zentzurik «winner» izan nahi izateak, edo gehienez ere «koloretako looserrak» izatea baino ez zaigu geratzen big data bateko putzuan? Zeren zain zaude beraz, basamortuan zehar zeure bidaia egiteko? Sarrera: 10 euro.

Fabiolo Connection Ermua Antzokia

Fabiolo, bost kontinenteetako aberaskumerik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis eskolak emateko kontratatua izan da. Mila gau eta bat gehiagoko giroak liluratuta, gure hamalau gogokoenak algoritmoen misterioa ezagutuko du, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen. Nazkatuta zaude «looser» izateaz? Ba al du zentzurik «winner» izan nahi izateak, edo gehienez ere «koloretako looserrak» izatea baino ez zaigu geratzen big data bateko putzuan? Zeren zain zaude beraz, basamortuan zehar zeure bidaia egiteko?

Sarrera: 10 euro.


Otsailak 21, larunbata


20:00

The Hoodoo Doctors

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

The Hoodoo Doctors laukote elektriko indartsua da, eta blues gordin eta errokoaren aldeko apustua egiten du. The Hoodoo Doctors Mississippiko deltaren musikari egindako omenaldi bat da. Errepertorioa Hoodoo gaiari hartua da, urteetan zehar afroamerikar herriaren nortasunaren ikur izan ziren praktika magikoei buruzkoa: soinu horrek arbasoen garbitasuna bilatzen du. Generoaren amorratuez eta musikari bikainez osatutako laukote honek zuzeneko sendoa du, eta kontzertu guztietan bluesaren tradizioaren onena zehaztasun handiz berrikusten eta eguneratzen dute, juke joint estatubatuar mitiko haien atmosferan eta giroan murgilduz, larre dendetan alegia. Sarrera: 10 euro.

The Hoodoo Doctors Lobiano Kulturgunea

The Hoodoo Doctors laukote elektriko indartsua da, eta blues gordin eta errokoaren aldeko apustua egiten du. The Hoodoo Doctors Mississippiko deltaren musikari egindako omenaldi bat da. Errepertorioa Hoodoo gaiari hartua da, urteetan zehar afroamerikar herriaren nortasunaren ikur izan ziren praktika magikoei buruzkoa: soinu horrek arbasoen garbitasuna bilatzen du.

Generoaren amorratuez eta musikari bikainez osatutako laukote honek zuzeneko sendoa du, eta kontzertu guztietan bluesaren tradizioaren onena zehaztasun handiz berrikusten eta eguneratzen dute, juke joint estatubatuar mitiko haien atmosferan eta giroan murgilduz, larre dendetan alegia.

Sarrera: 10 euro.


Otsailak 27, ostirala


20:30

"Pero no se lo digas"

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Laura eta Paco senar-emazteek Ramon lagunaren bisita jasotzen dute afaltzeko, azken aldian maitasun-haustura jasan baitu. Paco limoi batzuk erostera jaisten den bitartean, Laura bere lagunarekin itotzen da aitorpenen (eta whiskyen) ilara amaigabe batean, begiak platerak bezala zabalaraziko dizkigutenak, bere argudioen absurdoa -eta batzuetan eldarnioa- ikusita. Errealitateak fikzioa gainditzen du. Paco superretik itzultzen denean, gauzak ez dira hobetzen: Laura lurrean dago, konorterik gabe, eta Pacok emazteak esandako guztia berresten du. Sarrera: 15 euro.

"Pero no se lo digas" Ermua Antzokia

Laura eta Paco senar-emazteek Ramon lagunaren bisita jasotzen dute afaltzeko, azken aldian maitasun-haustura jasan baitu. Paco limoi batzuk erostera jaisten den bitartean, Laura bere lagunarekin itotzen da aitorpenen (eta whiskyen) ilara amaigabe batean, begiak platerak bezala zabalaraziko dizkigutenak, bere argudioen absurdoa -eta batzuetan eldarnioa- ikusita. Errealitateak fikzioa gainditzen du. Paco superretik itzultzen denean, gauzak ez dira hobetzen: Laura lurrean dago, konorterik gabe, eta Pacok emazteak esandako guztia berresten du.

Sarrera: 15 euro.


Martxoak 6, ostirala


20:30

Bely Basarte

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Madrildarra, konpositorea, abeslaria eta ekoizlea, Bely Basartek goxotasun, gordintasun eta zintzotasun artean eraiki du bere musika unibertsoa. Bere bidaia duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen, YouTuben autoekoitzitako bertsioak partekatzen zituenean, munduko toki guztietako milioi erdi jarraitzaile baino gehiago bereganatuz. Harrezkero, La Bellako live action eta Disneyko piztia bezalako lekuetan, herrialde osoko jaialdi eta aretoetan eta 2023ko Goya sarietako In memoriam hunkigarrian entzun da bere ahotsa. Udazken honetan, Belyk estudioko hirugarren albuma aurkeztuko du, bere alderdi guztiak biltzen dituen lana: samurtasuna, zauria eta musikaren bidez birsortzeko indarra. Sarrera: 15 euro.

Bely Basarte Ermua Antzokia

Madrildarra, konpositorea, abeslaria eta ekoizlea, Bely Basartek goxotasun, gordintasun eta zintzotasun artean eraiki du bere musika unibertsoa.

Bere bidaia duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen, YouTuben autoekoitzitako bertsioak partekatzen zituenean, munduko toki guztietako milioi erdi jarraitzaile baino gehiago bereganatuz.

Harrezkero, La Bellako live action eta Disneyko piztia bezalako lekuetan, herrialde osoko jaialdi eta aretoetan eta 2023ko Goya sarietako In memoriam hunkigarrian entzun da bere ahotsa.

Udazken honetan, Belyk estudioko hirugarren albuma aurkeztuko du, bere alderdi guztiak biltzen dituen lana: samurtasuna, zauria eta musikaren bidez birsortzeko indarra.

Sarrera: 15 euro.


Martxoak 13, ostirala


20:30

Marcela

Ermua | Antzezlana

On Kixote Mantxakoaren XVI. kapitulutik aurrera, antzezlan honek Marcela artzaina dakar oholtzara, emakumezko pertsonaia indartsu eta askea, gure orainarekin modu irmoan hitz egiten duena. Gizon bat hilda agertu da: Grisostomo. Emakume bati leporatu diote haren heriotza: Marcelari. Artzainek hari buruzko susmoak dituzte. Ez zaie haren edertasuna gustatzen, ezta haren harrotasuna ere. 1605ean gaude eta denek uste dute zigorra merezi duela. Baina Marcelak ez du men egingo eta bere buruaren defentsan jardungo du. Cervantesen pertsonaiarik ospetsuenetako bat da Marcela. Mito hau argitzen duten suak ezagutuko ditugu egungo hiru sortzaileren eskutik (Leticia Dolera, Celia Freijeiro eta María Folguera). Sarrera: 12 euro.

Marcela

On Kixote Mantxakoaren XVI. kapitulutik aurrera, antzezlan honek Marcela artzaina dakar oholtzara, emakumezko pertsonaia indartsu eta askea, gure orainarekin modu irmoan hitz egiten duena.

Gizon bat hilda agertu da: Grisostomo. Emakume bati leporatu diote haren heriotza: Marcelari. Artzainek hari buruzko susmoak dituzte. Ez zaie haren edertasuna gustatzen, ezta haren harrotasuna ere. 1605ean gaude eta denek uste dute zigorra merezi duela. Baina Marcelak ez du men egingo eta bere buruaren defentsan jardungo du.

Cervantesen pertsonaiarik ospetsuenetako bat da Marcela. Mito hau argitzen duten suak ezagutuko ditugu egungo hiru sortzaileren eskutik (Leticia Dolera, Celia Freijeiro eta María Folguera).

Sarrera: 12 euro.


Martxoak 20, ostirala


20:30

R & J

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

R & J Shakespeareren maitasun tragikoaren eta orainaldiko loturen arteko elkarrizketa da. Maitasunaz hitz egiteko abiapuntua da, emozioen arintasuna, sare sozialak eta maitatzeko modu ugari dauden garaietan. Garai guztietako maitasun-istorio ospetsuenaren berrikuspena da, egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarritik. Maitasun-paradigma berri baten bilaketa grinatsua da. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa erortzear dagoen jokabide-eredu bat. Sarrera: 12 euro.

R & J Ermua Antzokia

R & J Shakespeareren maitasun tragikoaren eta orainaldiko loturen arteko elkarrizketa da. Maitasunaz hitz egiteko abiapuntua da, emozioen arintasuna, sare sozialak eta maitatzeko modu ugari dauden garaietan. Garai guztietako maitasun-istorio ospetsuenaren berrikuspena da, egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarritik. Maitasun-paradigma berri baten bilaketa grinatsua da. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa erortzear dagoen jokabide-eredu bat.

Sarrera: 12 euro.


Martxoak 21, larunbata


20:00

Jo Buddy

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

Jussi “Jo’ Buddy” Raulamo abeslari, gitarrajole eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienekin jo du, zer esanik ez Estatu Batuetara egindako erromesaldietan. Zuzeneko errepertorio malgu eta moldakor hori jatorrizko abestietan oinarritzen da gehienbat, baina estilo propioarekin, eta Jo ‘Buddyren obra balitz bezala entzuten da, ez beste inorena…”Garai Ederren” miresle baten grazia. Musikaren errepidean hartutako berrogei urteko esperientziak, hamasei herrialdetan emandako milaka zuzenekoek eta grabaketa saio ugariek bere belaunaldiko rooter talentudun eta nabarmenetako bat bezala perfekzionatu dute. Sarrera: 10 euro.

Jo Buddy Lobiano Kulturgunea

Jussi “Jo’ Buddy” Raulamo abeslari, gitarrajole eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienekin jo du, zer esanik ez Estatu Batuetara egindako erromesaldietan.

Zuzeneko errepertorio malgu eta moldakor hori jatorrizko abestietan oinarritzen da gehienbat, baina estilo propioarekin, eta Jo ‘Buddyren obra balitz bezala entzuten da, ez beste inorena…”Garai Ederren” miresle baten grazia.

Musikaren errepidean hartutako berrogei urteko esperientziak, hamasei herrialdetan emandako milaka zuzenekoek eta grabaketa saio ugariek bere belaunaldiko rooter talentudun eta nabarmenetako bat bezala perfekzionatu dute.

Sarrera: 10 euro.


Martxoak 27, ostirala


17:00
19:00

Zerua lapurtu dute

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Bi saio: bata 17:00etan, bestea 19:00etan. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?” Sarrera: 6 euro.

Zerua lapurtu dute Ermua Antzokia

Bi saio: bata 17:00etan, bestea 19:00etan.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?”

Sarrera: 6 euro.


Apirilak 17, ostirala


20:30

Sustrai

Ermua Antzokia, Ermua

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena. Sarrera: 12 euro.

Sustrai Ermua Antzokia

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena.

Sarrera: 12 euro.


Apirilak 24, ostirala


20:30

Queralt Lahoz

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Queralt Lahoz Espainiako musika-eszena osoan oraina eta etorkizuna duen artistetako bat da. Egungo proposamen apurtzaile eta erakargarrienetako bat erakutsiz, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da gure mugetatik haratago. Bere musikan, soinu latinoak, errokoak eta hiritarrak zeharkaturik, flamenkoa, hip hopa edo pop elektronikoa bezalako generoek graziaz eta naturaltasunez hitz egiten dute beren jatorri flamenko eta paisaia pertsonaletatik berez irteten diren kopla eta boleroen aura baten inguruan. Sarrera: 12 euro.

Queralt Lahoz Ermua Antzokia

Queralt Lahoz Espainiako musika-eszena osoan oraina eta etorkizuna duen artistetako bat da. Egungo proposamen apurtzaile eta erakargarrienetako bat erakutsiz, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da gure mugetatik haratago. Bere musikan, soinu latinoak, errokoak eta hiritarrak zeharkaturik, flamenkoa, hip hopa edo pop elektronikoa bezalako generoek graziaz eta naturaltasunez hitz egiten dute beren jatorri flamenko eta paisaia pertsonaletatik berez irteten diren kopla eta boleroen aura baten inguruan.

Sarrera: 12 euro.


Maiatzak 8, ostirala


20:30

Desobedienteak 18/98

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

DESOBEDIENTEAK 18/98 antzezlanak konkretua unibertsal egiten du, eta desobedientzia zibilaz hitz egingo digu, ez bakarrik demokraziarekin eta haren printzipioekin bateragarri den tresna gisa, baizik eta demokrazia babesteko ezinbesteko erreminta gisa. Joxemi Zumalabe Fundazioaren kasua eta 18/98 sumarioaren barruko auzipetzea abiapuntutzat hartuta, antzerki-fikzio hau prozesu judizial horretan oinarritzen da eta, horrez gain, desobedientzia zibilaren historian eta haren azken aurrerapenetan murgiltzeko bidaia bat eskaintzen digu. Sarrera: 10 euro.

Desobedienteak 18/98 Ermua Antzokia

DESOBEDIENTEAK 18/98 antzezlanak konkretua unibertsal egiten du, eta desobedientzia zibilaz hitz egingo digu, ez bakarrik demokraziarekin eta haren printzipioekin bateragarri den tresna gisa, baizik eta demokrazia babesteko ezinbesteko erreminta gisa. Joxemi Zumalabe Fundazioaren kasua eta 18/98 sumarioaren barruko auzipetzea abiapuntutzat hartuta, antzerki-fikzio hau prozesu judizial horretan oinarritzen da eta, horrez gain, desobedientzia zibilaren historian eta haren azken aurrerapenetan murgiltzeko bidaia bat eskaintzen digu.

Sarrera: 10 euro.


Maiatzak 15, ostirala


20:30

"El encargo"

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

La Red teatroak, umorez eta dramaz, itxaropenez eta etsipenez beteriko testu bat kontatzen digu, mundu kontrajarriez eta baita manipulazioaz ere. Istorioak argitaletxe garrantzitsu baten bulegoetan kokatzen gaitu. Egun horretan, elkarrizketa pertsonal bana egingo zaie idazle arrakastatsu izateko bi hautagairi, eta biek bultzada emozional eta ekonomikoa behar dute beren bizitzak zuzentzeko. Azken bahera iritsi diren azken bi pertsonak dira. Nork jasoko du nobela bat idazteko enkargua? Prest egongo al dira beren ideiei uko egiteko argitalpen-kontratu garrantzitsu batengatik? Sarrera: 10 euro.

"El encargo" Ermua Antzokia

La Red teatroak, umorez eta dramaz, itxaropenez eta etsipenez beteriko testu bat kontatzen digu, mundu kontrajarriez eta baita manipulazioaz ere. Istorioak argitaletxe garrantzitsu baten bulegoetan kokatzen gaitu. Egun horretan, elkarrizketa pertsonal bana egingo zaie idazle arrakastatsu izateko bi hautagairi, eta biek bultzada emozional eta ekonomikoa behar dute beren bizitzak zuzentzeko. Azken bahera iritsi diren azken bi pertsonak dira. Nork jasoko du nobela bat idazteko enkargua? Prest egongo al dira beren ideiei uko egiteko argitalpen-kontratu garrantzitsu batengatik?

Sarrera: 10 euro.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»