aza 21 Mallabia
Zazpi Pago Elkarteko kideak hasi dira jada datorren urteko lasterketa prestatzen. Zaila izango da aurreko bi edizioetan egindakoa hobetzea, baina ahalegin horretan dabiltza, eta jakinarazi berri dute zein izango den 2026ko egutegian gorriz markatu beharreko data: datorren maiatzaren 23an jokatuko da 7 Pago Mendi Lasterketaren III. edizioa.
aza 20 Ermua
Hainbat urtez txirrindularitza profesionalean aritu eta gero, Peio Goikoetxeak (Ermua, 1992) bizikletarekin lotutako beste zeregin batean dihardu 2023tik: Laboral Kutxa-Euskadi taldeko kirol zuzendari lanetan, hain zuzen ere. Erronkak erronka, gustura dago bukatu berri den denboraldian egindako lanarekin. Argazkiak: Markel Bazanbide.