Ez daukazu sailkatuak gehitzeko baimenik. Begiratu zure profilko baimenetan hori hobetzeko zer egin dezakezun.

Lana


Lan-eskaintzak

Biltegian eta banaketan lan egiteko pertsona bat behar da ( Elgoibar )
Elgoibarko enpresa batek biltegian eta banaketan lan egiteko pertsona bat behar du. Gidabaimena ezinbestekoa da. CV bidaltzeko: hornikuntza@gmail.com 943 744 112


Eskariak

ZAINKETA LANAK
Astean zehar goizetan 9ak arte eta arratsaldez, haurrak, adineko pertsonak zaintzeko edo etxeko garbiketak egiteko eskaintzen naiz. Neska arduratsua naiz eta hiru arlo horietan esperientzia dut. Horrez gain, erizain laguntzaile titulatua naiz eta Haur Hezkuntzako graduko azken mailako ikaslea. Edozer gauzarekin ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko. 664 29 58 71


Eskola partikularrak

Eskola partikularrak eta zainketa
HHko ikaslea naiz eta euskarako C1 titulua daukat. LHko edozein mailako ikasleei euskara edo laguntza behar duten arloetan klaseak emateko prest nago, baita arratsaldetan umeak zaintzeko ere. Haurrekin lan egitea gustuko dut eta ikaskuntzan laguntzeko motibazioa dut. Kontakturako hona hemen nire zenbakia: Pello, 688676968 688 676 968

Ikaskuntza zailtasunen aurrean eskuhartzea
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz Entzumena eta Mintzamenean espezializatua. Gainera, logopedia eta hizkuntza nahasteetan aditua nai ere. Saio indibidualizatuak eskaintzen ditut Ikaskuntza zailtasun espezifikoak lantzeko behar bereziak dituzten haurrekin metodologia aktiboaren bitartez. Horrez gain, haurrek euskarekin harreman baikorra sortzeko euskarazko saioak ere eskaintzen ditut eta azterketa ofizialak lantzen ditut (HABEKO aztertzailea baitnaiz). Edozein zalantza deitu eta galdetu lasai. Ane 684 14 95 54

Animaliak


Oparitzeko

Txakur kumeak opari ( Elgoibar )
3 hilabeteko txakur kumeak oparitzen dira Elgoibarren, Border Collie eta arratoi-txakur nahasketa. 687 447 836

Zakurkumeak opari
Ama border collie duten zakurkume emeak opari 690 15 46 44

Etxebizitzak


Erosi

Baserria erosi
Baserria erosiko nuke Soraluzen edota inguruan. Onintza. 630 721 758


Errentan hartzeko

Basarri billa
Aupa! Alkilatzeko basarri billa nabil Plazentzia, Osintxu... Inguruetan. Hutsik ta zahartuta dauan basarri baten zaintza ta ondo jartzeko tratua eitxeko prest be eongo nintzan. Nere intenziñua basarrixa txukun jarri ta bertatik bizitzeko apostua itxia da, ortu haundi bat jarritxa lehenengo ta gerora posible bada animalixak baitxa. Oin momentuan basarri batian nabil bizitzen San Pedro ballaran, ta badakat basarrixa manejatzeko habilidadia. Gaztiok basarri mundura juateko dakaun zailtasuna kontuan hartuta, eskertuko naban laguntza apurtxo bat. Asier. 688642761 688 64 27 61

Garajeak/Lokalak


Errentan emateko

Garajea alokatzen da Elgoibarren ( Elgoibar )
Garaje itxia alokatzen da, Kalegoen Plaza ondoan. Kotxea, motora eta trasteak gordetzeko tokia dauka. 675 700 614

Denetarik


Salerosketak

Amaral taldearen kontzertua ikusteko bi sarrera salgai ( Elgoibar )
Abenduaren 20an, Donostiako Illunbe zezen plazan Amaral taldearen kontzertua ikusteko bi sarrera saltzen ditut. 42 euro bakoitza. 626 811 392

Ermuko Alaska diskotekako baso-azpiko baten bila ( Ermua )
Taberna eta diskoteketan banatzen zituzten promozio-artikuluen bilduma egiten ari naiz, eta Ermuan zegoen Alaska diskotekako baso-azpiko baten bila nabil. Doan jasotzeko zein erosteko prest. 688 624 326 (Jose Luis)

Haurren kunarako koltxoia ta izara jokoa 12 eurotan
120 x 60 zm estreinatzeko 696 403 096

Haurren lotarako zakua 15 €tan
120 x 60 zm hiru aldiz erabilia 696 403 096

Mendiko Salomon botak 60 €tan salgai
Talla 44 bada ere, hobeto deritzot 43 duenarentzat. Behin bakarrik erabili nituen eta hankan eztu sentidu nituen. Solomon Ex Alp Mid Ltr Gtx Poseidon modeloa, Goretex eta Ortholite plantillakin 696 403 096


Bestelakoak

Soraluze-Andoain-Soraluze, kotxea konpartitzeko
Kaixo! Irailetik ekainera bitartean astelehenetik ostiralera Soraluze-Andoain, Andoain-Soraluze bidaia egiten duen herritar bat naiz: 08.30tan Andoainera heldu 15.00retan Andoaindik itzuli Kotxean noa eta bidaia konpartitzeko jende bila nabil. Kotxea konpartitu dezakegula uste baduzu, idatzi edo deitu konpromezurik gabe! 646 711 846

Ez daukazu sailkatuak gehitzeko baimenik. Begiratu zure profilko baimenetan hori hobetzeko zer egin dezakezun.