Otsailak 19an, 20an eta 21ean ospatuko da Ermuko merkatarien Aukera Azoka, Merkatu plazan.
Bertan, eskaintza bereziak eta deskontua duten produktu pila aurkitu ahalko dira, tartean: oinetakoak, nagusi eta gazteen arropa, kirol arropa, kinkila kontuak, bitxiak, poltsak, optika, lanparak, gozoak eta ogia.
Parte hartuko duten komertzioak
Merkatu plazan postua jarriko duten komertzioen artean egongo dira Ermuaprint, Eva Calzados, Gemma Moda, Guipur, Kokko, Lulú Bebé, Luz de Luna, Mañekoazpi, Marfe, Mediterranea, Munay, Quetzal eta Sferico. Horiez gain, dendetan soilik parte hartuko dutenen artean daude Beta Argiztapena, Iltze Optika, Ramos Moda, Sagardui eta Senen.
Ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da goizez, 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.