Hamazazpi urtez itxita dagoen estanpazio enpresak betetzen duen orubean etxebizitzak egiteko proiektuak kezka piztu du auzokideen artean.
Herritarren partaidetza ez dela bermatu argudiatuz, sortu berri den Sallabente Auzo Elkarteak proiektua berrikustea eskatu nahi dio udalari, auzoak dituen premiei leku bat eginez eta bertakoen proposamen posibleak aztertuz, alternatibak bilatzeko. Datorren astean batutako sinadurak udaletxean erregistratzeko asmoa dute, baina jada hasiak dira jendearen proposamenak entzuten eta jasotzen. Dei egiten diete auzokideei parte har dezaten abiatu berri duten prozesuan, auzoaren ongizatea guztien gauza dela azpimarratuz.