Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

EAJ-PNV gailendu da Ermuan

Ander Gomez 2024ko api. 22a, 00:02

7674 boto jaso dira Ermuan 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Abstentzioa %37,73koa izan da, 67 boto zuri egon dira eta 59 baliogabe.

Argazki-sortan hauteskunde eguneko irudiak, Ermuko bozkaleku guztietan.

 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PSE-EE izan zen garaile; baina jeltzaleak gailendu dira aurtengoan, 1500 boto inguru izatetik 2000era pasatuta:

EAJ-PNV izan da lehena (2081 botorekin, aurrekoan baino 519 gehiago), PSE-EE bigarrena (1837 boto, iaz baino 165 gehiago) eta EH Bildu hirugarrena (1804 boto, 471 irabazita). PPk 233 boto gehiago eskuratu ditu (865 guztira) eta agertu berri den Sumarrek 431 jaso ditu.

Elkarrekin Podemosek nabarmen egin du behera, 749 boto izatetik 219era pasatuta. Vox-ek, kontrara, gora egin du: 179 boto lortuta, 2020an baino 61 gehiago.

PACMAk, PCTEk, Partido Humanistak, IZANek eta PUM+Jk 50 bototik behera jaso dituzte.


Jarraian datu guztiak grafikoki irudikatuta (eta 2020ko hauteskundeekin alderatuta):