Lan-mahai bateratua eskatu du saihesbidearen aldeko plataformak

Ander Gomez 2024ko api. 26a, 12:17

Argazkia: Ermuko Saihesbidea plataforma.

Hilabete atzera, Ermuko Saihesbidea - Variante Ya plataformak trafiko astunaren inguruan aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen. Orain, beste bat aurkeztu du, Udalari elkarlana, martxan dauden proiektuei jarraipena egiteko aukera ematea eta konpromiso handiagoa eskatuz.

Sallababente-Kaltxango bitarteko trafiko astunaren murrizketa onartu ostean, mozio berria aurkeztu du saihesbidearen aldeko plataformak.

Bertan, lan-mahai bateratua eskatzen dute Udalarekin eta Foru Aldundiaren Azpiegitura eta Lurralde Garapen saileko ordezkariekin. Horiez gain, interesa duten eragileak ere batzea proposatu dute. Honen bitartez, sahiesbidearen eta udalerriko trafiko murrizketen proiektuei "jarraipen estuagoa" egitea dute helburu.

Bestetik, alderdi politikoei eskaera zuzena egin diete Bizkaiko Batzar Nagusietan saihesbidea ahalik eta azkarren gauzatzeko behar diren aurrekontu-partidak defendatzeko, eta haren aurkako erabakien edo proposamenen aurrean jarrera irmoa azaltzeko.

Jarraian irakurgai prentsa-ohar osoa:

IRAKURRI PDFa