Ekitaldi sorta oparoa biharko 'Borrokan Barrena' egunean

Ander Gomez 2024ko mai. 3a, 07:21

Egitarau berezia prestatu du Deba bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak zapaturako: hitzaldia, bazkaria, antzezlana, pilota txapelketa, kontzertuak… ezer gutxi botako dute faltan gerturatzen diren gazteek.

Maiatzaren 4an, Borrokan Barrena izenpean, ekitaldi ugari egongo dira Ermuan, Deba bailarako GKSk antolatuta. Jarraian egitarau osoa:

  • 11:30ean, "Egungo gazte langileon egoera aztergai" hitzaldia egingo da Lobiano Kulturgunean.
  • 14:00etarako bazkaria antolatu dute. Aukera beganoa eta zeliakoentzako aparteko menua egongo dira, eta tiketak Infreñu tabernan eskuratu daitezke, 5 euroan.
  • 17:00etan, “Plaza hau gurea da” antzezlana interpretatuko dute Ekida kultur ekimeneko kideek.
  • 18:30ean, eskupilota txapelketa jokatuko da, binakakoan. Apuntatzeko orriak ere Infreñun topa daitezke.
  • 22:00etan, kontzertuak eskainiko dituzte Baskbilitx taldeak eta Mutikok; eta, ostean, zabalik utziko dute Eskilarapeko.

Hasierako hitzaldia kenduta, jarduera guztiak plazan egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.