Eibarko blokea aterako da lehenengo, 12:00etan, Untzaga plazatik. Ermukoek 12:30ean ekingo diote martxari, Orbe Kardinalaren plazatik. Bloke biak Sallabenteko frontoian elkartuko dira, 13:00ak aldera.
Bertan, "gehienez ordu erdiko ekitaldia" egingo dutela iragarri dute, Palestinaren aldeko aldarria eginez: "Israelen Gazako genozidioa, legez kanpoko okupazioak eta Zisjordaniako giza eskubideen urraketak salatzeko 7 hilabeteko mobilizazioen ondoren, gure helburua indarrak batzea eta pertsona gehiagoren parte-hartzea bultzatzea da. Gure oihu eta salaketak indar handiagoz entzun ditzatela gure gobernuek, Israelekin harreman diplomatikoak eta komertzialak eten ditzaten eta Hegoafrikari laguntza eman diezaioten estatu sionistaren aurkako salaketan, herri palestinarraren zapalkuntza egoera iraultzeko" adierazi dute.
Trenez gerturatzeko aukera
Mugikortasun urriko pertsonei edo bestelako arrazoiengatik ezin/nahi ez dutenei trena erabiltzeko proposamena luzatu diete antolakuntzatik, Sallabentetik gertu dagoen Ermuko San Lorentzo geltokian jaitsita, frontoiko ekitaldira bertaratu daitezen.