Bihar egingo da Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo oroitzeko ekitaldia

Ander Gomez 2024ko uzt. 11a, 07:05

Lore-eskaintza Agustin Ibarrolaren monolito parean. Argazkia: Ion AIcoba.

Uztailaren 12an, ostirala, ETAk hildako bi bizilagunak oroitzeko ekitaldia egingo da Ermuan. Elkarretaratzea eta lore-eskaintza egingo da San Pelaion, Agustin Ibarrolaren monolito parean.

Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketaren 27. urteurrena dela eta, ETAk hildako ermuarrak omenduko dituzte bihar, 11:30ean, San Pelaioko parkean.

1980

Sotero Mazo ile-apaintzailea 1980ko azaroaren 6an hil zuen ETAk, identifikatuta zeukaten José Alberto Lisalde polizia nazionalaren kotxera igotzerakoan, tirokatuta.

Sotero Mazok
35 urte zituen.

1997

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia uztailaren 10ean bahitu zuten Eibarren, hilaren 12an Lasarte-Orian tirokatu zuten eta, bizirik aurkitu zuten arren, biharamunean hil zen.

Miguel Angel Blancok
29 urte zituen.