Ermuko erdiguneko TAO sistema zerbitzuz kanpo geratuko da abuztuan.
Erdigunerako irisgarritasuna bermatu eta bertako komertzioa sustatzeko planetik sortutako sistema da eta, urtean zehar ere, doakoa da (tiketa ipintzea eskatzen da soilik), baina astelehenetik zapaturako puntako orduetan 2 orduz aparkatu daiteke gehienez. Bihartik aurrera eta irailera arte ez da mugarik egongo, ezta tiketa jartzeko obligazioa ere.
Smart Parking sistema erabilgarri
HiriApp aplikazioko Irisgarritasun atalean zerbitzu desberdinen egoera kontsultatu daiteke, tartean, TAO guneetan dagoen aparkaleku libre kopurua. Egun, sentsore sistema honek Goienkaleko 15 plaza, Karabixako 14 eta Diputazio kaleko 9 kontrolatzen ditu.
Oraintxe bertan libre dauden aparkalekuak kontsultatzeko egin klik hemen eta aukeratu kaleetako bat (sakatu autodun ikono morea).
Aplikazioaren pantaila-argazkia.