2024/11/06 11:00 - 13:00
Tailer esperientzial honetan, emakume bezala gizartean bete ohi dugun zaintzaile rolari buruz taldean hausnartzea bilatzen da, ordaindutako eta ordaindu gabeko hainbat lanen bidez (gure haurren zaintza, gure senideen zaintza, gure pazienteak, ikasleak, adineko egoiliarrak…). Egiten ditugun zainketak luzeak eta jarraituak dira, baina ez dira oso ikusgarriak eta baloratuak. Tailer honetan horren kontzientzia hartuko dugu, pentsalari feministen eta gorputz ariketen laguntzarekin.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.