Sarritan entzuten da urtarrileko aldapa esaera, baina abuztuko oporraldien ostekoa are gogorragoa izan daiteke, batez ere seme-alabentzako eskolako materiala eta arropa erosi behar dituzten familientzat. Horregatik, Aukera Azokaren edizio berria antolatu du Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak: bertako komertzio txikiak hiru egunez egongo dira Orbe Kardinalaren plazan (irailaren 16, 17 eta 18an), eta beherapen eta eskaintza bereziak jarriko dituzte herritarren eskura, 10:00etan hasi eta 20:00etara bitartean.
Parte hartzen duten komertzioak
Plazan postua jarriko duten komertzioak hurrengoak dira: Beep Ermua, Ermua Print, Gauzak, Gemma Moda, Guipur, Kokko, Lulu Bebe, Luz de Luna, Mañekoazpi, Marfe, Mediterranea, Munay, Quetzal, Sagardui eta Sferico. Ramos Modak ere parte hartuko du, baina dendan bertan egongo dira.
Irudiak: EMOE.