Iaz, 2027ra arteko alkatetza berritu zuen Juan Carlos Abascalek, alderdiko 6 kideren eta EAJko 3 zinegotziren botoekin, bere bigarren agintaldiari ekinez. Orain, kargua utziko duela jakinarazi du. Lurralde Plangintzako eta Hiri Agendako sailburuorde izendatuko dute laster —Miguel Angel Paezen ordez— eta "alde batera egin eta kargua beste pertsona bati uzteko ordua" iritsi dela azaldu du. "Momentu gazi-gozoa" dela adierazi du, baina, era berean, erabakia "une aproposenean" hartu duela dio.
Atzera begira, Ermuarentzako lan egitea "benetako pribilegioa" izan dela kontatu du: "Erronka handiei aurre egin diegu elkarrekin eta aurrerapen handiak lortu ditugu". Etorkizunean, Ermuaren alde lan egiten jarraitzeko asmoa azaldu du: "Kargu berri honek beste maila batetik eragiteko aukera emango dit eta nire esku dagoena egiten jarraituko dut Ermuaren ongizatea bermatzeko".