300 herritar batu ziren ostiralean, Palestinaren alde

Drogetenitturri 2024ko urr. 7a, 07:07

Urriaren 5ean Bilbon egin bezala, bezperan, Ermuko kaleetan manifestatzeko deia egin zuten Ermua Palestinarekin Ekimeneko antolatzaileek, "urtebeteko genozidioa" salatuz eta gobernu, erakunde zein enpresei "Israelekin dituzten harreman guztiak eteteko" eskatuz. Argazki-sortan ostiraleko manifestazioko irudiak, Juantxo Diezen eta Estibalitz Gonzalezen eskutik.

Urriaren 7tik urtebetera egindako mobilizazio honetan, Ermua Palestinarekin Ekimeneko antolatzaileek salatu zuten "oraindik genozidioak irauten duela" eta egoera hau "nazioarteko konplizitateari esker" ematen dela.

Ekitaldiaren bukaeran irakurritako komunikatuan, gizartea kalera ateratzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuten, espainiar gobernuari "holokausto honen erantzuleekin harreman politiko, ekonomiko eta militar guztiak apur ditzan" eskatzeko eta Israeli "behingoz zigorrak ezar diezazkion" exijitzeko.