KOMUNIKATU OFIZIALA:
Urriaren 18rako Ermua Antzokian programatua zegoen Antoñito Molina abeslariaren kontzertua atzeratu behar izan dela aditzera ematen du Ermuko udal kultura sailak.
Data berria 2025ko urriaren 3koa da eta erositako sarrerek data berri honetarako balioko dute.
Aldez aurretik sarrera erosi eta bueltatu nahi zituztenek udal kultura sailaren 943708700 telefono zenbakira dei egin dezake dirua berreskuratzerako.
Ermuko Udala horrek ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.
Ermuan, 2024ko irailaren 16an.