40 euroko bonoa opari bertako komertzioen 'erosketa ibilbidea' betetzen dutenentzat

Ander Gomez 2024ko urr. 22a, 08:40

Azaroaren 8ra bitartean Ermuko hamar dendatan erosketak eginez gero, 40 euroko erosketa bonoa jaso ahalko dute herritarrek. Azkar ibili beharko dute ordea, sariak mugatuak direnez gero: Guztira, 80 bono banatuko ditu Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak.

0km komertzioa sustatzeko asmoz, 'Erosketa Ibilbidea' kanpaina jarri du martxan EMOEk. Hiru aste iraungo ditu eta proposatzen duen erronka betetzen duten lehen 80 herritarrek erosketa bonoa jasoko dute opari.

Parte hartzeko, kartillatxoa hartu beharko da dendetan (albiste bukaeran komertzioen zerrenda osoa). Kartilla honek hamar hutsune ditu eta, erosketa bakoitza egiterako orduan, dendariak hutsuneetako bat zigilatuko du. Helburua 10 denda desberdinen zigilua lortzea izango da. Guztiz osatuz gero, 661 29 92 74 telefonora deitu beharko da, EMOEko kideekin hitzordua eskatu eta kartilla pertsonalki entregatu (gogoratu erosketa guztien tiketak ere aurkeztu beharko direla). Behin balioztatuta, 40 euroko txartel-saria entregatuko da.

Oharra: Dendariek ezingo dituzte haien senideen kartillak zigilatu.

Gastu, bono eta komertzio kopurua

Erosketa bakoitzari dagokionez, ez dago gastatu beharreko kopuru minimorik, 50 euro edo 50 zentimoko erosketa izan, berdin-berdin jaso ahalko da denda horren zigilua. Denda guztietako erosketen baturak, ordea, 200 euroko kopuru minimoa gainditu beharko du.
Kanpainan 80 bono banatuko dira eta, behin agortuta, ez dira txartel gehiago banatuko.
Guztira, 40 komertziotik gora hartuko dute parte, jarraian zerrenda osoa:

  • Ainner
  • Amatxi
  • Anboto
  • Arrieta
  • Beep
  • DG Horacio
  • Doña Anita
  • El gusto es mío
  • Elur
  • Enter
  • Ermukolor
  • Esteban Vieco
  • Eva
  • Fran y Eva
  • Gauzak
  • Gemma
  • Goein
  • Guipur
  • Irati
  • Itze
  • Izaguirre
  • Kokko
  • Leire Rasco
  • Lulu
  • Luz de luna
  • Malla
  • Marfe
  • Maribel
  • Mayte
  • Mediterránea
  • Munay
  • Nane
  • Quetzal
  • Ramos
  • Sagardui
  • Senén
  • Sferico
  • Truccos
  • Valle
  • Villa de Ermua
  • Virginia Pascual

Txartel-saria abenduaren 15era arte erabiltzeko aukera izango dute irabazleek.