Udal Brigadarako hamaika langabe kontratatuko dira Ermuan. Lanbidek kudeatuko ditu enplegu-eskaintzak eta hautaketaz ere arduratuko da. Hautagaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta Ermuan bizitzea. Lehentasuna emango zaie kontratatu beharreko gaietan erdi- eta goi-mailako zikloetako prestakuntza duten pertsonei, ibilgailuak eta makinak gidatzeko baimenak dituztenei eta laneko arriskuen prebentzioko ikastaroak jaso dituztenei.
Kontratatuko diren lanpostuak ondorengoak dira:
- Obra-arduraduna.
- Elektrikaria.
- Igeltseroa eta igeltsero-peoia.
- Soldatzailea.
- Lorezaina eta lorezain-peoia.
- Pintorea eta pintore-peoia.
- Gidari bi.
Oharra: Hautagaiek lortu nahi duten lanbidean gutxienez 3 hilabeteko lan-esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.
Lanpostuen eskaintza Lanbideren webgunean zabalduko da eta azaroaren 15ean itxiko da. Langileen hautaketa hilaren 18tik 29ra egingo da. Kontratuak abenduko bigarren hamabostaldian hasiko dira eta sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoarekin.