Ermuko Udalak udalerriko irisgarritasun elementu mekanikoen egoera aztertu eta berauek konpontzeko epeen berri eman du.
Ongaraiko lehen arrapala mekanikoan omen dago arazorik handiena: Bertan atzeman dute "matxurarik garrantzitsuena", ustez "urriaren 19ko euriteak eraginda", eta instalazioko koadroaren elektronika guztia aldatu beharra dago. Lau hilabeteko epea estimatu dute berriz ere martxan ipintzeko.
Gainontzeko arrapalen egoerak eta San Pelaioko igogailuarenak "diagnostiko hobea" dute: datarik zehaztu ez badute ere, guzti hauen ohiko funtzionamendua "laster" berrezarriko dela agindu dute.