2024/11/25 18:30

Manifestazioa

“Ez bazara konponbidia, arazua zara”

“Ez bazara konponbidia, arazua zara”
Ermuko plazatik, Ermua

Azaroaren 25a, Indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna: "Ez bazara konponbidea, arazoa zara. Lotsa bandoz aldatzen hasi gara" 

Ermuko mugimendu feministaren koordinadorak dei egiten die herritar guztiei elkartasuna adierazi eta manifestazioan parte har dezaten datorren astelehenean, azaroak 25, indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunean. 18:30ean plazatik hasiko da. Mobilizazioa amaitzean, ohar bat irakurriko da feminismoaren aldarrikapenekin eta eskakizunekin, jendarte-arazo larri honekin amaitzeko. Aurten bereziki sexu-indarkeriak salatuko dituzte. "Badirudi bortxaketaren kultura honetan ohitu eta elkarrekin bizi behar dugula, baina erabat uko egiten diogu horri, eta autodefentsa feministako tresnak birpentsatzen ari gara", azaldu du Ermuko Koordinadora Feministak.