Haur Kontseiluko umeek piztu zituzten Gabonetako argiak

Ander Gomez 2024ko abe. 6a, 00:00

Atzo eman zion hasiera Ermuak gabon denboraldiari, Udalak eta Merkatarien Elkarteak antolatutako ekitaldian. 17:30ean ekin behar zioten arren, ordua jo aurretik jada herritarrez osatutako ilara amaigabea zeukaten parean EMOEko kideek, prestatzen ari ziren txokolatea noiz banatuko zain. Kioskotik gabon- eta euskal-kantekin girotu zuen iluntzea DJak eta Haurren Kontseiluko lagunek piztu zituzten Ermuko argi guztiak, txinparta eta konfeti artean.

Bideoan haurren hitzak eta argien piztea ikusgai. Argazkia: Estibalitz González. Bideoa: Ander Gomez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.