Jon Maia, zalantzarik gabe, euskal kulturaren figura handienetako bat da. “Kantu bat gara” izan zen bere zuzeneko lan arrakastatsua, Ken Zazpi, Mikel Urdangarin, Anari edo Benito Lertxundi bezalako artistentzat letragile gisa idatzi dituen abestiak biltzen zituena. Oraingoan, Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen bertsioekin dator Ermura.
Jon Maia ohiko laguntzaileekin itzuliko da: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadoreak) eta Nerea Quincoces (perkusioa eta ahotsa).
Sarrera: 12 euro.