Berdintasun Sailetik Emakumeen Nazioarteko Egunaren irudia sortzeko deialdia zabaldu dute eta, iaz bezala, bi diru-sari potolo egongo dira diseinu onenentzat: Kategoria orokorrean 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu ahalko du parte eta saria 600 eurokoa izango da. Bigarren kategoria Ermuko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
Obrak Martxoaren 8aren bueltako gairen bat irudikatu beharko dute, formatu fisikoan aurkeztu beharko dira (kartoi-luman, kristalik gabe eta neurriak zainduz: gutxienez 297x420 milimetro, gehienez 420x594) eta 2025eko otsailaren 7ko 14:30etan amaituko da entregatzeko epea. Posta bidez ere egun horretara arte bidali ahalko dira, helbide honetara:
Emakumeen Topalekua
Izelaieta kalea, 12
48260 ERMUA (Bizkaia)
Lehiaketaren oinarri guztiak irakurtzeko egin klik hurrengo dokumentuan: