Genero-berdintasun ordenantzaren inguruko kontsulta herritarrei

Ander Gomez 2025ko urt. 14a, 12:55

Ermuko Udala emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako lehen ordenantza izango dena lantzen ari da. Proposamen txostena aurkeztu eta galdetegia zabaldu du, herritarrek euren iritzia eman eta ekarpenak egin ditzaten.

Udal-kudeaketan, administrazioan eta bestelako politika eta jardueretan genero ikuspegia integratzeko betebeharra ezartzen duen ordenantza proposatu dute Berdintasun Sailetik. 43 artikulu jasotzen ditu guztira, hiru titulu eta hamabi kapitulutan. Xedapenei dagokienez, sei gehigarri, indargabetzaile bat eta bukaerako bi ditu. Asmoa emakumeen eta gizonezkoen berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikan aurrera egitea dela diote; berdintasun politika sendotuz eta iraunkortuz, etorkizuneko gizartea berdinzalea, emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabekoa, bidezkoa, demokratikoa eta solidarioa izan dadin".

Herritarren ekarpenak entzungo dituzte

Udaletik ordenantzaren lanketan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eta online formularioa ireki dute, interesa duen edonork bete dezan. Galdetegia anonimoa da, generoa bakarrik adierazi beharko da (emakumezko, gizonezko, ez-binario) eta herritar bakoitzak lau puntu nagusi erantzun beharko ditu: Ordenatza beharrezkoa ikusten duen edo ez, neurri hauek arazo nagusiak konponduko lituzkeen, desadostasunak adierazi eta faltan botatzen diren neurriak azaldu.

Jarraian, kontsultan parte hartzeko beharrezko dokumentuak:

Galdetegia urtarrilaren 31n itxiko da, gaueko 23:59etan.