Gipuzkoa Etorbideko eremu bat argi barik

Drogetenitturri 2025ko urt. 21a, 07:15

Gipuzkoa Etorbideko argiteria publikoa matxuratuta dago 6. zenbakitik 36. zenbakirako zatian, Jator gimnasio paretik Miguel de Unamuno gizarte zentroaren artekoan. Brigadako langileak eta elektrizitate teknikaria bertan izan ziren atzo, arazoa konpontzen saiatzen.

Obra eta Zerbitzu Sailetik jakinarazi dutenez, Udaleko langile eta teknikariek linea aztertu dute, konexio-puntuak egiaztatu dituzte eta instalazioko elementu batzuk ordeztu. Hala ere, matxura ez da konpondu, eta berau detektatzeko eta konpontzeko lanekin jarraituko dutela azaldu dute. Orain, Gipuzkoa Etorbideko tarte horretako luminariak eta ekipoak ordeztuko dituzte, "arazoa lehenbailehen konpontzeko asmoz".