Ermuan, antzerako igoera eman da gizonezkoetan eta emakumezkoetan (%12 inguru igo dira), baina emakume langabeten kopurua askoz handiagoa izaten jarraitzen du: 524 emakumezko dira, 334 gizonezkoren aurrean.
Adinari erreparatuta, 44 urtetik gorakoak dira nagusi (303 emakume eta eta 179 gizon), baina aipatzekoa da urte bakarrean 25 urtez azpikoetan eta 34 urtez azpiko gizonezkoetan eman den igoera, %30 ingurukoa.
Langabezian behera egin duen sektore bakarra Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzarena izan da, %8,3ko jaitsierarekin. Gorakada handiena zerbitzu ez-publikoetan eman da, %40,6 igota. Atzetik, eraikuntza sektorea dago, %28,6ko igoerarekin. Hala ere, langabe kopuru handiena izaten jarraitzen dute sektore industrialak, komertzialak eta administratiboak.