Otsailaren 17an, 18an eta 19an, Ermuko merkatarien Aukera Azoka ospatuko da Merkatu plazan; goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era. Azaldu dutenez, herritarrek "eskaintza bereziak eta deskontua duten produktu pila" aurkitu ahalko dituzte bertan, tartean: oinetakoak, haur zein nagusien arropa, kirol arropa, bitxiak, kinkila kontuak, poltsak, gozoak, ogia eta opari pertsonalizatuak.
Parte hartuko duten komertzioak
Merkatu plazan postua jarriko duten komertzioen artean egongo dira ErmuaPrint, Eva Calzados, Gauzak mertzeria, Gemma moda, Guipur, Kokko, Lulú Bebé, Luz de Luna, Mañekoazpi, Marfe, Mediterranea, Quetzal, Sagardui eta Sferico. Ohi den bezala, promozioan parte hartzen duten baina Merkatu plazan egongo ez diren komertzioak daude. Kasu honetan, Senen bitxi-dendakoak izango dira arreta komertzioan bakarrik emango dutenak.