Udal aurrekontuak 2026

Ume eta gazte ermuarrek kulturan inbertitu nahi dute

Ander Gomez 2025ko mai. 23a, 07:06

"Ermuak Erabakitzen Du" parte-hartze prozesuan jasotako datuen arabera, Ermuko gazteriak batik bat Kultura Saileko proiektuak bultzatzeko beharra ikusten du. Umeek zinea, txangoak eta ikastaroak proposatu dituzte; gazteek, aisialdirako ekintza gehiago eta instalazio egokituak.

Adin txikikoek ikastetxeetan eman ahalko dute botoa, klasean egingo dituzten tailerretan; nagusiek, Abiapuntun edo Udalaren egoitza elektronikoan.

Ermuko Udalak 2026ko Aurrekontuaren %1a (250.000 euro inguru) herritarren esku utzi du, egokien deritzoten proiektuetara bideratzeko. Martxoan zehar proposamenak jaso zituzten eta, apirilean bideragarritasuna aztertu ostean, zerrenda definitiboa aurkeztu dute. Orain, herritarrei bueltatu diete lekukoa, baikoitzak bere adin-tarteko proposamenak bozkatu ditzan.

6-13 URTE

Umeen adin-tarteak 30.000 euro ditu erabiltzeko. Hauek dira bozketa fasera pasa diren bost proposamenak eta berauen kostuen estimazioa:

Zinea kalean

Aire zabaleko zinema eskaintza udako hilabete guztietara zabaltzea.

Saila: Kultura — Aurrekontua: 10.000 €


Txangoak larunbatetan

Goizeko ordutegian, larunbat batzuetan, haurrentzako interesgarriak diren hainbat tokitara txangoak antolatzea.

Udalekuak: tres semanas de actividades y diversión | Ayuntamiento de Ermua

Saila: Kultura — Aurrekontua: 30.000 €


Bideojoko eta robotika tailerrak

Bideojokoei eta robotikari buruzko tailerrak egitea hilero udal-instalazioetan, arratsaldez.

Saila: Kultura — Aurrekontua: 3.000 €


Ballet ikastaroa

Balleta dantzatzen ikasteko hastapen saioak antolatzea.

Ermua Kirolak | Actividades

Saila: Kultura — Aurrekontua: 5.000 €


Antzerki taldea

Antzerkian hasiberrientzako saioak antolatzea eta ondoren antzezlanak eskaintzea.

Taller de Teatro para Niños – ABRAPALABRA

Saila: Kultura — Aurrekontua: 15.000 €

14-29 URTE

Gazteen adin-tarteak 50.000 euro ditu erabiltzeko eta hauek dira bozketa fasera pasa diren bederatzi proposamenak:

Gaztegunerako ekipazio berria

Gaztegune espaziorako ekipazioa erostea: futbolina, billarra, xakea, mahai-jokoak, ping-ponga, telebista, sofak, doako wifia, PlayStationa, etab.

Futbolín Val Clásico Dom - Futbolines Val

Saila: Kultura — Aurrekontua: 25.000 €


Aisialdi programa indartzea

Gaztegunerako jarduerak: kartetan jokatzeko tailerrak, puntua egiteko tailerrak, janaria prestatzeko tailerrak, ping-pong txapelketak, mahai-joko txapelketak, informazio-hitzaldiak.

Escuelas de Cocina Infantil y Adultos | Kitchen Academy ©

Saila: Kultura — Aurrekontua: 50.000 €


Gazteak elkartzeko gune publikoak egokitzea

Hainbat espazio prestatzea, hala nola chill-out guneak, parrillak, eremu estaliak, etab.

Saila: Kultura — Aurrekontua: 50.000 €


Izotz-pista gabonetan

Izotz-pista 2026ko gabonetako jardueren programazioan sartzea.

Saila: Kultura — Aurrekontua: 30.000 €


Bigarren eskuko artikuluen merkatua

Bigarren eskuko azoka antolatzea, liburuak, diskoak, kirol-artikuluak, etab. salerosteko.

Vuelve en octubre el mercadillo de segunda mano a Gavà

Saila: Kultura — Aurrekontua: 3.000 €


Pumptrack-a eraikitzea

Bihurgune estuek eta hainbat altueratako zuloek osatutako zirkuitua sortzea, skateentzat eta bizikletentzat.

Pumptrack - Htracks

Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 50.000 €


Karting-a Betiondoko aparkalekuan

Kart-etaz gozatzeko aldi zehatz baterako jarduera antolatzea.

Discover Go-kart | Discover Nafplio

Saila: Kirola — Aurrekontua: 30.000 €


Aire zabaleko jarduera fisikoak indartzea

Haurren eta gazteen artean kirola sustatzeko doako jarduera fisikoak antolatzea (futbola, saskibaloia, bizikleta-lasterketa, eskubaloia, badmintona...).

Saila: Kirola — Aurrekontua: 12.000 €


Kanpoko kirol-ekipamenduak hobetzea edota instalatzea

Udalerriko hainbat plazatan saskiak, futboleko ateak eta ping-pong mahaiak jartzea.

12.EGUNA LH LUDOTEKA: URAREKIN ETA PARKEAN JOLASTEN! (2) | Eskolabarri  Ikastetxea

Saila: Kirola — Aurrekontua: 35.000 €

Maiatzaren 30ean bukatuko da botoa emateko epea, ekainean prozesuaren emaitzak argitaratu dira eta, horrekin batera, proiektuak gauzatzeko plangintza azalduko du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.