Ermuko Udalak 2026ko Aurrekontuaren %1a (250.000 euro inguru) herritarren esku utzi du, egokien deritzoten proiektuetara bideratzeko. Martxoan zehar proposamenak jaso zituzten eta, apirilean bideragarritasuna aztertu ostean, behin betiko zerrenda aurkeztu dute. Orain, herritarrei bueltatu diete lekukoa, baikoitzak bere adin-tarteko proposamenak bozkatu ditzan.
30-64 URTE
Helduen adin-tarteak 85.000 euro ditu erabiltzeko. Hauek dira bozketa fasera pasa diren hamabost proposamenak eta berauen kostuen estimazioa:
Gaztegunerako ekipazio berria
Gaztegune espaziorako ekipazioa erostea: futbolina, billarra, xakea, mahai-jokoak, ping-ponga, telebista, sofak, doako wifia, PlayStation-a, etab.
Saila: Kultura — Aurrekontua: 25.000 €
Gazteentzako udalekuak
Udalekuen antolaketa, gaupasarekin.
Saila: Kultura — Aurrekontua: 50.000 €
Tailer artistikoak
Argazkigintza, zeramika, pintura, etab.
Saila: Kultura — Aurrekontua: 25.000 €
Horma-irudiak egitea
Muralak berreskuratzea Ermuko historiari balioa emateko.
Saila: Kultura — Aurrekontua: 45.000 €
Gizarte arloko hitzaldiak eta tailerrak
Gizarte-gaiei buruzko hitzaldiak, hala nola bullyinga, tresna elektronikoekin ohitura txarrak, elkarbizitzarako jardunbide egokiak, etab.
Saila: Kultura — Aurrekontua: 15.000 €
Osasun mentalari buruzko hitzaldiak
Gaixotasun mentalei buruzko hitzaldiak: depresioa, fobiak, etab.
Saila: Gizarte Zerbitzuak — Aurrekontua: 15.000€
Terapia psikologikorako bonuak
Deskontu-bonuak arreta psikologikoa prezio merkeetan eskuratzeko.
Saila: Gizarte Zerbitzuak — Aurrekontua: 85.000 €
Spinning-a berritzea
Ziklo indoorreko bizikletak berritzea.
Saila: Kirola — Aurrekontua: 60.000 €
Kanpoko rokodromoa sortzea
Kanpoko rokodromo horizontal bat egitea, gehienez 2 metroko altuerarekin eta kautxuzko zoruarekin.
Saila: Kirola — Aurrekontua: 6.000 €
Ping-pong mahaiak udalerrian zehar
Udalerriko hainbat lekutan ping-pongeko 10 mahai jartzea.
Saila: Kirola — Aurrekontua: 20.000 €
Saskibaloi eta futbol instalazioak kalean
Saskiak eta saskidun futbol-ateak jartzea udalerriko hainbat plazatan.
Saila: Kirola — Aurrekontua: 15.000 €
Gizarte Zentroa egokitzea
Gizarte Zentroa berregokitzeko erabilera-eredua eta jarduketa-eremua zehaztea.
Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 50.000 €
Informazio-panel digitalak
Udal zerbitzuen eta zerbitzu pribatuen egoeraren berri emateko panelak (arrapalak, igogailuak, guardiako farmaziak...).
Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 50.000 €
Gure Etxea egokitzea
Ongairako Gure Etxea eraikinaren egokitzapeana.
Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 50.000 €
Errekalde leheneratzea
Aisialdi eta jolasguneak, hiri-baratzeak, berdeguneak...
Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 85.000 €
65+ URTE
65 urtetik gorako herritarrek ere 85.000 euro dituzte erabiltzeko eta bi proposamen pasa dira bozketa fasera:
Ping-pong mahaiak udalerrian zehar
Ping-pong mahaiak jartzea udalerriko hainbat espaziotan.
Saila: Kirola — Aurrekontua: 20.000 €
Valerio terrazarako erabilera berriak
Valerio terraza berreskuratzeko erabiltzaileek dituzten beharrak
jasotzea eta proiektua idaztea.
Saila: Hirigintza — Aurrekontua: 85.000 €
Maiatzaren 30ean bukatuko da botoa emateko epea, ekainean prozesuaren emaitzak argitaratu dira eta, horrekin batera, proiektuak gauzatzeko plangintza azalduko du Udalak.