Apirilaren 29an gauzatu zen Pedro Gallego Monteiroren kargu-uztea eta PSE-EEren zerrendan hurrengo postuan zegoen Yaiza Rodríguez San Miguelek uko egin zion kargua hartzeari. Horrenbestez, eta gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran zinegotzi izendatu ondoren, zerrendako 9. postuan zegoen Paula Fonturbel Delgado ermuarrak osatuko du Udalbatza.
Bideoan jasota karguari zin egin dioneko unea. Grabaketa: Ermuko Udala.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.