Ermuko Udalbatzako kideez gain, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ere hartu zuten parte ekitaldian, tartean: María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubide sailburua eta Mikel Torres bigarren lehendakariordea. Adierazpen instituzionalean, San Josek eta Beatriz Gámiz alkateak hartu zuten hitza. Memoria bizirik mantentzearen beharraz jardun zuten, "justiziaren eta demokraziaren izenean, eta etorkizun askeago baten alde". Familiei gerturatu izana eskertu zieten, eta "erakusten duten duintasuna eta indarra" goraipatu zituzten.
Ostean, ohiko lore eskaintza egin zuten bertaratutako guztiek.