Bonolotoak 21.500 euro utzi ditu Ermuan

Ander Gomez 2025ko uzt. 14a, 06:02

Ostiral honetan egindako Bonolotoko zozketan, bigarren mailako saria egokitu zaio Ermuan zigilatutako boleto bati, bost zenbaki eta osagarria asmatuta.

Uztailaren 11ko Bonolotoaren zozketan honako zenbaki hauek saritu ziren: 2, 15, 23, 42, 45 eta 46; eta 10 izan zen zenbaki osagarria. 5.559.859 apustu jaso ziren eta inork ez zuen lortu sari nagusia; bai ordea bigarrena:

Kategoriak Asmatzeak Saria
1. saria (6 zenbaki) 0 0,00 €
2. saria (5 + osagarria) 8 21.528,41 €
3. saria (5) 85 1.013,10 €
4. saria (4) 4.969 26,00 €
5. saria (3) 97.458 4,00 €
Jokatutakoa 557.183 0,50 €

Zortzi boleto horietako bat Ermuan saldu zen, Zubiarre kaleko 12. zenbakian dagoen administrazioan, eta irabazleak 21.528,41 euro jasoko ditu sari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.