Eguraldi onaren etorrerarekin batera, neska-mutikoen jolas gune eta freskatze leku bihurtzen da iturria eta haren ingurumari guztia. Jolasetan estimatuena haren baten koloreetako puxikak urez bete eta, proiektilak legez, elkarri botaz olgatzearena izango da. Lagunaren edo lurraren kontra errebentatzen direnean, apurtu eta puxika zatiak lurrean barreiatzen dira. Urak gero estolderiarantz bultzatzen ditu latex soberakinok, mila koloretako masa konpaktua sortuz, arketa eta hodietan uraren bidea itxiz.
Ur-putzua bere horretan jarraitzen zuela ikusita, Udal brigadako langileak aritu ziren libratze ahaleginetan; lanak eman zizkien eta egin beharrekoan eginda antzera baten jarraitzen zuela ikusita, Debabarreneko Mankomunitateko langileei deitu behar izan zieten, makinekin egin ahal izateko: aspiragailu batekin saiatu ziren lehenengo haize bidez libratzen eta azkenik zisterna-kamioren bitarteko presio indartsuak lortu zuen urak ubidean sartzea.