Badira bost aste herriko bi eskola publiko hauetako irakasleak Ongaraiko musika lokalen aurrean batzen direla. Hitzordua ostegunetan izaten da, 08:45ean, eta horren bitartez Israelgo estatua burutzen ari den genozidioa salatu nahi dute, parte-hartzaileek azaldu dutenez.
Lehen aste hauetan irakasleak bakarrik egon dira deituta, baina gaurtik aurrera familiei ere helaraziko zaie deialdia.
Urriaren 11ko elkarretaratzea.