24/25 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA ZABALIK

Erabiltzailearen aurpegia Kaltxango AEK 2024ko mai. 27a, 10:44

Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmorik baduzu, ez itxaron!

Gaurtik ekainaren 28ra bitartean, 24/25 ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera egongo da. EZ ITXARON! Izena orain emanez gero, hainbat abantaila izango dituzu:

  • 23/24 ikasturteko prezioari eutsi.
  • Ordainketa malguagoa, ohiko ordainketa-epeei beste bat gehituta.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Aurrematrikularen prezioa: aurrematrikula egiteko momentuan, lehenengo ordainketa 100€.

Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizu ikastaroa hasi baino lehen (irailean) jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izena www.aek.eus webgunean eta Kaltxango AEK euskaltegian eman dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.