Ekainaren 2tik uztailaren 1era 80 orduko ikastaroa prestatu dugu Batxilergoko 1.mailakoentzat. Goizez izango da 10:00etatik 14:00etara eta izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 26a da. Euskara maila hobetzeaz gain, urriaren hasieran izango den C1 mailako azterketa prestatzen lagunduko diegu ikasleei.
Ekainaren 25etik uztailaren 22ra B1/B2 eta C1 mailakoentzako 80 orduko ikastaro trinkoa. Hori ere goizez izango da, 9:00etatik 13:00etara eta izena emateko azken eguna ekainaren 18a da.
Bi ikastaroak diruz lagunduak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Kaltxango euskaltegira edo deitu 688 746 480 telefono-zenbakira.